Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malthus, Thomas Robert

Ingeles ekonomialari eta demografoa (The Rookery, 1766 - Hayleybury, 1834). 1797. urtean apaiz egin zen eta Albury-ko (Surrey) parrokiaren ardura hartu zuen. 1805. urtean historiako eta ekonomia politikoko irakasle izendatu zuten, Hailebury-ko unibertsitatean, eta hango irakasle izan zen hil arte. Biztanleriaren hazkuntzari buruz garrantzi handiko azterketak egin zituen. Azterketa horiek An Essay on the Principle of Population as it Affects the Future Improvement of Society (1798) liburuan azaldu zituen. Hauek dira beste lan aipagarri batzuk: The Poor Law (1817), Principles of Political Economy (1820), Definitions of Political Economy (1827). ik. maltusianismo.