Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maltosa

iz. Biokim. Bi glukosa molekulaz osaturiko azukre molekula (C12H22O11). Garagarraren eta beste zenbait laboreren, almidoiaren eta glukogenoaren osagaietako bat da. Disakarido erreduzitzailerik arruntena da; maltasa entzimak eraginiko elektrolisiaren bidez bi glukosa molekulatan banatzen da. Haurrentzako janarietan erabiltzen da bereziki.