Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malipiero, Gian Francesco

Italiar musikagilea (Venezia, 1882 - Treviso, 1973). Veneziako kontserbatorioko zuzendaria izan zen 1939-1952 bitarteko urteetan eta garrantzi handia izan zuen 1920 ondoko urteetan Italiako musikan. Erromantizismoaren aurretiko musika berriro aintzat harrarazi zuen eta teknika berriez hornitu zuen. Malipieroren musika lan ugarien artean aipagarriak dira: San Francisco d’ Assisi (1920), Giulio Cesare (1934-5), Antonio e Cleopatra (1937) operak; orkestrarako Pause del silenzio (1917), Impressioni dal vero (1910-22); La Passione (1935) oratorioa, pianorako kontzertuak, sinfoniak, etab. Ganberako musikan, harizko musika tresnetarako zazpi kuarteto idatzi zituen. Lehena, Rispetti e strambotti (1920), da ezagunena.