Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malinowski, Bronislaw

Estatu Batuetako etnologoa, jatorriz poloniarra (Cracovia, 1884 - New Haven, Connecticut, 1942). Yaleko unibertsitateko antropologiako katedradun izan zen. Teoria funtzionalistaren sortzaileetako bat izan zen. Garrantzi handiko azterketak eta datu bilketak egin zituen Ginea Berrian eta Trobriand uharteetan. 1917tik aurrera, orduan Ingalaterraren mende zeuden Afrikako herrietan aritu zen bere antropologia lanak osatzen, eta 1926tik aurrera, berriz, Ameriketako zenbait herritan. Idatzi zituen lan nagusiak Argonauts of the Western Pacific (1922), Sex and Repression in Savage Society (1927), A Scientific Theory Of Culture (1944), The Dynamics of Culture Change (1945) eta Magic, Science and Religion (1948) dira.