Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malakako penintsula

Asiako hego-ekialdeko penintsula. Mugak: mendebalean, Bengalako golkoa eta Malakako itsasartea; ekialdean, Txinako itsasoa eta Siamgo golkoa. 1.200 km da luze eta 50 eta 300 km arteko zabalera du. Klima bero hezea du. Birmaniaren, Thailandiaren, Malaysiaren eta Singapurren artean dago banaturik. Malaysiako penintsula izena ere ematen zaio.