Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

malaiera

iz. Malaysiar-polinesiar familiaren mendebal edo polinesiar adarreko hizkuntza. Malaka penintsula, Sumatra, Borneo eta uharte txiki anitzetako lehen hizkuntza da (13 milioi inguru) eta bigarren hizkuntza Ekialdeko Malaysian eta Indonesian; leku horietan denetan indiar, txinatar eta europar merkatarien harremanetarako hizkuntza da. Malaieraren hiru idazkera erabiltzen dira: bi latino, Indonesian bata eta Malaysian bestea, eta jawi deituriko alfabeto arabiarra (Malakan eta Sumatran).