Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

makil goxo

iz. Bot. Lekadunen familiako landare belarkara, oin zurtsua eta etzanetara hazten zaiona duena (Glycyrrhiza glabra). Zurtoin zuzen adartsua du, eta hostoa ezpelaren itxurako orri txikiz osatua. Lorea sortan antolatua, hosto-oinaren gainaldean hazten dena eta kolorez arrosa du, eta fruitua leka egiturakoa. Berez ekialdean eta Europako hegoaldean hazten da, baina horietan bezalako klima ez den lurraldeetara ere ongi egokitzen da. Oso zain urrintsua du. Sortu eta hiru urtera, hostoak horitzen hasten zaizkionean, ateratzen da enborra. Gero zainak lehortzen uzten dira, eta edabe modura edo pastilak eginda hartzen da. Lasaigarria eta ultzerarentzat ona da.