Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Makarova, Natalia Romanovna

Errusiar dantzaria (San Petersburgo, 1940). Bere jaioterrian egin zituen ikasketak. Ballet Kirov taldean dantzatu zuen 1959-1970 urteen bitartean. Urte horretan Sobietar Batasunetik ihes egin zuen eta Estatu Batuetara joan zen; American Ballet Theatren eta beste hainbat konpainiatan lan egin zuen. American Ballet Theatrerako Marius Petiparen La bayadère lanaren bere bertsioa egin zuen, Itzalen erresuma (1974). Paper klasikoetan nabarmendu zen, eta baita estatubatuar koreografoen gaur egungo lanetan ere. Makarovak paper komikoetarako zuen gaitasuna erakutsi zuen On Your Toes laneko lehen dantzari gisa Broadwayn 1983. urtean.