Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Makarenko, Anton Semionovic

Ukrainar pedagogoa (Belopole, 1888 - Mosku, 1939). Neska-mutil baztertuen hezkuntzan aritu zen lanean 1920. urtean antolatutako Gorki kolonian. Pedagogia gogorra izenekoa jarraitu zuen. Horrela, arau gogorra, etengabeko jarduera eta taldearen garrantzia izan ziren Makarenkoren pedagogiaren oinarriak. 1935etik aurrera bere teoriak idazten aritu zen. Zenbait kargu bete izan zituen Sobietar Batasuneko hezkuntza egituran. Beste lan batzuen artean Pedagogiazko olerkia (1933-35) du maisu lana.