Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mahmud IIa

Otomandarren sultana (1784 - Konstantinopla, 1839). 1808tik 1839a bitartean izan zen aginpidean. Mustafa IV.aren anaia zen, eta hark utzitako lekua hartu zuen. Jenizaroen gudarostea desegin eta europarren modura antolatu zuen Turkiako gudarostea. 1829an Greziaren burujabetasuna onartu behar izan zuen. Egipto, Besarabia eta Siria galdu zituen.