Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mahfuz, Najib

Egiptoar idazlea (Kairo, 1912). Eleberriak eta ipuinak idazten ditu. 1988. urtean Literatura Nobel saria irabazi zuen; Mahfuz izan da sari hori jaso duen lehenengo arabiar idazlea. Lehenago, 1957an, Kairoko Literatura saria eman zioten, Mohamed Kanel Husain idazlearekin batera. Filosofia ikasi zuen. Hasieran errealismo sozialaren eta ohiturazko eleberrien eraginpean idatzi zuen (Trilogia, 1957). Gero, 1959tik aurrera, sinbolismorantz jo zuen. Ordukoak dira: Gure garaiko semeak (1959), Lapurra eta zakurrak (1962), Miramar (1967). 1971tik aurrera, elkarrizketez baliatzen hasi zen eta alegoria metafisikoa erabili zuen bere lanetan: Ispiluak (1971-72), Maitasuna euripean (1973), Karnak (1974), Ezkontza kanta (1981).