Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maginot, André

Frantses politikaria (Paris, 1877 - Paris, 1932). Kolonietako ministro (1917) eta Gerrako ministro (1922, 1926, 1929 eta 1931) izan zen.  v  Maginot lerroa. Frantziako gobernuak 1927tik 1936a bitartean, André Maginot gerra ministroaren gomendioz Frantzia eta Alemania arteko mugan eraikitako gotor-sistema. Lerroa lurpeko bide eta galerien bitartez elkarren artean lotutako zementuzko eraikuntzek osatua zen. Lerroa igarotzea ezinezkoa zela uste zen; Alemaniako gudarosteak gainetik igaro ziren, Ardenak departamendutik, Bigarren Mundu Gerran.