Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Magnasco, Alessandro

Italiar margolaria, “Il Lissandrino” ezizenaz ezaguna (1667 - 1749). Alessandro Magnascoren lanak Salvatore Rosaren estiloaren jarraipena diren arren, Callot-en eragina ere badute. Margotu zituen koadroetako gaiak ilunak, guztiz melodramatikoak, eta nahiko gogorrak izaten dira: ijitoak, gudariak, fraideak, paisaia beldurgarrietan eta eraikuntzen hondakinetan. Barroko-rokoko estiloa du. XIX. mendean ia ahazturik egon zen, baina XX. mendearen lehen laurdenean berriro piztu zen haren margolaritzarako zaletasuna. Lan azpimarragarrienak: Azoka hiri bateko plazan, Polichinela gitarrarekin, San Erasmoren Martirioa, Kristoren Bataioa, etab.