Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Madinabeitia Órtiz de Zárate, Juan

Gipuzkoar medikua eta Espainiako gastroenterologiako eskola modernoaren sortzailea, José Madinabeitiaren anaia (Oñati, 1861 - Bartzelona, 1938). Madrilgo unibertsitateko Patologia Orokorreko irakasle izan zen 1903-1927 bitartean. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Donostian zen eta handik Frantziara egin zuen ihes Bartzelonaraino iristeko; bertan hil zen handik gutxira.