Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Madina Muñoz, Eduardo

Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1976). PSE-EE alderdikoa. Historia Garaikidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Hamazazpi urterekin Euskadiko Gazte Sozialisten kide egin zen. Zinegotzi izan zen hainbat urtez Sestaoko udalean, eta 2004az geroztik diputatua da Espainiako Legebiltzarrean. 2002tik 2005era Euskadiko Gazte Sozialisten Politika Instituzionaleko idazkari nagusi izan zen. PSE-EEko Zuzendaritza Batzordeko eta PSOEko Batzorde Federaleko kide da. 2002an ETAk bonba-lapa bat jarri zuen haren autoaren azpian. Eztandaren ondorizoz, hanka bat galdu zuen.