Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MacLuhan, Herbert Marshall

Kanadar idazle eta soziologoa (Edmonton, 1911 - Toronto, 1980). Aditua zen komunikabideen alorrean. McLuhanen ustez, elektronikaren garaian, idazkerak dagoeneko balioa galdua du, eta komunikabideek duten gauzarik garrantzizkoena haien izaera berezia da, adierazpide mota diren neurrian. Teoria horretara heldu zen antropologia, hizkuntzalaritza, psikologia eta W. Benjaminen eta B. Balázs-en idazlanak aztertu ondoren. Idatzi zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: The Gutenberg Galaxy (1962, Gutenberg-en galaxia), Understanding Media (1964, Komunikabideak nola ulertu), The Medium is the Message (1967, Bitartekoa mezu), War and Peace in the Global Village (1968, Gerra eta bakea mundua den herritxo honetan), Culture is Our Business (1969, Kultura guri dagokigu), From Culture to Archetype (1969).