Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lloyd, Harold

Ipar Amerikako zinema aktorea (Burchard, Nebraska, 1893 - Beverly Hills, Kalifornia, 1971). 1913an hasi zen zinemagintza mutuan eta Chaplin, Buster Keaton eta Fatty-rekin batera lan egin zuen. Berrehunen bat film egin zituen. Titulu nagusiak: A sailor made man (1921, Ur gezetako marinela), Grandma’s boy (1922, Amonaren kuttuna), Safety last (1923) eta Movie crazy (1932, Zinema zoroa).