Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lloyd Webber, Sir Andrew

Britainiar musikagilea (Londres, 1948). Oxfordeko Unibertsitatean eta Londresko Royal College of Music-en ikasi zuen. Bederatzi urte zituela idatzi zuen lehen musika lana. 1965ean Timothy Rice ezagutu zuen, eta antzerkirako musika lanak egiten hasi ziren. 1971n lortu zuten lehen arrakasta Jesus Christ Superstar obrarekin. Antzerkirako egin dituen musika lan gehienak oso arrakastatsuak izan dira. Horietako asko zinemara egokitu dituzte. Musika lan aipagarrienen artean ditu: Gumshoe (1971), The Odessa File (1974), Jeeves (1975), Evita (1978), Cats (1982), Starlight Express (1984) eta Operako mamua (1986). 1992an Sir izendatu zuten.