Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luzifer

(Lat. lucem «argia» eta ferre «eraman», «argi-eramailea»). Deabruari deitzeko erabiltzen den izena. Mitologia klasikoan artizarrari deitu ohi zioten hala latinez (Gr. phosphoros edo eosphoros). Kristautasunaren lehenengo mendeetan Kristori eman zioten izen hori, baina Erdi Aroan zabaldu zen adierari hori deabruaren eponimo edo goitizen gisa, Vulgata itzulpenak Isaiasen ahotan, Babiloniako erregeari buruz ari zela, ezarri zituen hitz batzuetan oinarrituta.