Lot
edo Loth. Bibliako pertsonaia (Genesia, XI-XIX), Abrahamen iloba (Ur, Kaldea, K.a. XIX. m.). Sodoman bizi zen osabarekin. Genesiaren arabera, Jaungoikoak Sodomaren aurkako zigorra bete behar zuela iragarri zioten aingeruek. Lotek familiarekin batera alde egin zuen baina bere emazteak atzera begiratu eta gatzezko irudi bihurtu zen. Loten ondorengo ammonita eta moabitak Israelen etsaiak izan ziren.