Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Losey, Joseph

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Wisconsin, 1909 - Londres, 1984). Antzerkizalea, Sobietar Batasunean ikasi zituen antzerki teknikak, Bertolt Brecht-en laguntzaile izan zen zenbait emanalditan eta Broadway-n amaitu zuen zuzendari. Film labur asko egin ondoren Mutiko ile-berdea (1948, The Boy with Green Hair) izan zuen lehen film luzea. Europan zegoela Estatu Batuen Aurkako Egitateen Batzordearen deia jaso zuen Estatu Batuetatik. Deklaratzera joan nahi ezik, Ingalaterran finkatu eta ezizenez sinatu zituen lan asko. Zenbait polizia film bikain egin ondoren, lan sakonagoak landu zuen Harold Pinter antzerkigilearen lanak egokituz: The Servant (1963, Zerbitzaria), The Accident (1967, Istripua), The Go-Between (1970, Mezularia), sari asko lortuz. Don Giovanni (1979), Mozart-en operaren egokitzapena, da Losyren azken aldiaren lanik interesgarriena.