Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Losada Villasante, Manuel

Espainiar zientzialaria (Carmona, Sevilla, 1929). Farmazian lizentziaduna eta doktorea. 1959an ikertzaile gisa hasi zen Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean, Zelula Fisiologiako Sailean, eta 1961 arte egon zen bertan. Gaur egun Sevillako Biologia fakultatean landare biokimika eta biologia molekularraren katedra du. 1995ean Zientzia eta Teknika Ikerkuntzako Asturias Printzea saria eman zioten nitrogenoaren asimilazio fotosintetikoaz egindako ikerlanengatik.