Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Losada Pérez de Nenín, Galo Manuel José

Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1865 - Bilbo, 1949). Jaioterrian eta Parisen egin zituen margolaritza ikasketak. Pintore, zaharberritzaile, horma-margolari, afixagile, eszenografo eta liburu marrazkilari gisa egin zen ezagun. Bilbo zaharreko ohiturak jasotzen dituzten oleo asko utzi zuen. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako akademiako urgazlea (1909), Bilbon sortu berri zen Arte Ederretako Museoko zuzendaria (1913) eta Bilboko Artisten Elkarteko ohorezko lehendakari izendatu zuten, bestalde. Erakusketa ugari egin zituen Euskal Herrian, Europan eta Espainiako estatuan, Madrilen izan ezik. Obra nagusiak: Gitanas con vascos, Les dames au balcon, Karmelo Etxegarai, Juan Carlos de Gortázar eta Enrique Areilzaren erretratuak, Salida de una barca de socorro, Femmes basques allant au marché, La buenaventura, Marchand de billets de loterie, Jouer de Guitare, Paysans basques, Julián y su madre, Gitanas en el mercado, El día del Corpus en la plazuela de Santiago eta El descendimiento en la plaza vieja.