Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

loeri

iz. Logalea, logura. || Loa eragiten duen eritasuna, tse-tse euliak sortua. Tropikoko Afrikako eritasuna da, Trypanosoma gambiense edo Trypanosoma rhodesiense bizkarroiak eragina. Bizkarroiak gizakia kutsatzen du tse-tse euliaren ziztadaren bitartez. Lehen sintomak sukarra, buruko mina eta hotzikarak dira. Ondoren linfa handituak zabaltzen dira, anemia agertzen da, eta beso-hanketako eta hezurretako oinazeak sortzen dira. Hilabete batzuk (eta batzuetan urteak) igaro ondoren, bizkarroiek nerbio sistema zentrala hornitzen duten odol hodietara hedatzen dira. Ondorioz logurea eta lozorroa sortzen da, eta azkenean, sendabiderik hartzen ez bada, gaixoa hil egiten da. Suramina eta pentamidina sendagaiak erabiltzen dira gaixotasunaren lehen aldirako, eta artsenikoa duten sendagaiak garuna gaixotzen denean.