Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loewi, Otto

Alemaniar botikaria (Frankfurt, 1873 - New York, 1961). Graz-eko (1909) eta New Yorkeko unibertsitateetan (1938) izan zen irakasle. Nerbio sistema autonomoetako (sinpatikoa eta parasinpatikoa) eragileen farmakologia aztertu zuen nagusiki. Nerbio eta giharren funtzionamendu arruntean parte hartzen duten bitarteko kimikoak atzeman zituen. 1936an Fisiologia eta Kimikako Nobel saria eskuratu zuen H.H. Dale mediku ingelesarekin batera.