Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lizinio

(Lat. Caius Flavius Licinius Licinianus). Erromako enperadorea 308-324 urteetan (Tesalonikan hila, 324an). Ilirian sortua zen eta guztiz ezagun egin zen gudarostean gaztetandik. Augusto egin zuen Galerio bere anaiak 308an, eta Panonia eta Rhetiako agintari nagusia izan zen. 312. urtean lau augusto edo enperadore zituen Erromak: Lizinio, Maximino, Maxenzio eta Konstantino. Maximino eta Maxenzio menderatu ondoren, Lizinio eta Konstantino nagusitu ziren inperioan: Konstantino sartaldean, eta Lizinio sortaldean. 324. urtean garaitu eta hil zuen Konstantinok Lizinio.