Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lizia

(Gr. Lykia). Asia Txikiko antzinako eskualdea, Frigiaren hegoaldean, Karia eta Panfiliako eskualdeen artean. Zirok konkistatu zuen Persiako inperiorako baina ondoren Alexandro Handiaren mende geratu zen. Greziaren eskupeko konfederazio izan zen, Claudio enperadorearen garaian Erromako herrialde egin zen arte.