Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lizarraga Eskiroz, Antonio

Nafar jeneral karlista (Iruñea, 1817 - Erroma, 1877). 17 urte besterik ez zuela jarri zen Zumalakarregiren agindupean. Barbastro, Huesca eta Oristako guduetan parte hartu zuen, azken horretan zauriturik suertatu zelarik. Bigarren karlistada hasi zenean eta teniente koronel zela, Gipuzkoako oste karlistako komandante nagusia, eta gero Aragoikoa eta Kataluniakoa izendatu zuten hurrenez hurren. Seo de Urgeleko plaza babesten ari zela Martínez Campos jeneral liberalak preso hartu zuen. Handik bi urtera hil zen Erroman.