Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lister, Joseph

Britainiar kirurgilaria (Upton, Essex, 1827 - Walmer, Kent, 1912). Mikroskopioaren bidezko ikerketak egin zituen eta, Pasteur-en lanak ere ezagutzen zituela, antisepsia metodoa sortu zuen, uraren bidez hasieran eta olio fenikatuaz ondoren (1867). Aurkikuntza honek berebiziko garrantzia izan zuen kirurgiaren historian eta kirurgilari gehienek erabili zuten 1875etik aurrera. Ondoko urteetan gehiago erabili izan da, halere, asepsia antisepsia baino.