Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lirika

iz. Olerkariak bere barne sentimenduak adierazten dituen poesia mota. || Liter. Poesia lirikoa, literatura mota edo generotzat hartua.  v  Lit. Poesia lirikoa, literatura mota edo generotzat hartua. Epika, lirika eta drama.  v  Bi sailetan bereizten dira lirika lanak: nagusiak, elegia eta oda (ditiranboak, kantuak, eresiak) eta bigarren mailakoak (madrigalak, epigramak, sonetoak, baladak, abestiak…). Lirika hitza lira hitz grekotik sortua da, antzinako greziarrek poesia “lira” musika tresna joz abesten baitzuten. Ondorengo mendeetan esanahia zabaldu egin zen eta ia edozein poesia mota adierazteko erabili zen lirika hitza. Lirikaren adibiderik adierazgarrienak herri poesiakoak badira ere, antzinako Grezia eta Erromatik hasita, poesia landua ere erabili izan da. Erdi Aroan, herrialde erromaniko eta germaniarretan batez ere, izan zuen lirikak indarrik handiena. Izan ere, Erdi Aroko Proventzan lirika landua sortu zuten trobadoreek (Guillaume Poitiersekoa, Bernart Ventadorm-ekoa…) okzitanieraz, latina baztertuta alegia, eta handik sortu zen Europako lirika berria. Berpizkunde garaian lirika idatzia landu zuten Europako herrialde askotako poetek.