Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lira-txori

iz. Zool. Paseriformeen ordenako menuridoen familiako hegazti isats-harroa (Menura novaehollandiae). 1,30 m inguru izaten da luze, baina erdia isatsarena du. Kolorez gris arrexka da, eta bizkarrean eta hegoetan distira gorrixkak izaten ditu. Lepoa aldiz horia izaten du. Isatseko lema-lumetako bizarrak, bi ertzetakoak izan ezik, banakatuak izaten ditu, eta isatsa bera liraren antzeko egitura eratuz zabaldu ohi du. Australiako hego-ekialdean bizi da.