Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lipúzcoa Urriza, Martín

Nafar abesbatza zuzendaria eta musikako irakaslea (Iruñea, 1901). Munárriz eta Villalvarekin egin zituen musika ikasketak Iruñean eta Salamancan, hurrenez hurren. Apaiz egin zen Iruñean 1925. urtean. 1946. urtean Orfeón Pamplonés izenekoaren zuzendaritza hartu zuen bere gain 1954 arte. Ehun eta bost emanalditan aurkeztu zuen orfeoi iruindarra Madrilen, Oporton, Zaragozan eta Iruñean, besteak beste, Espainiako nahiz Portugalgo orkestra nazionalekin. Iruñeko «Pablo Sarasate» kontserbatorioko zuzendariorde izan zen, eta solfeo, gregoriar kantu eta erlijiozko polifonia eskolak eman zituen.