Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lipscomb, William Nunn

Estatubatuar kimikaria (Cleveland, Ohio, 1919). Fisika eta Kimikako irakaslea izan zen Minnesota eta Harvardeko unibertsitateetan. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1976an boranoen (boro eta hidrogenodun konposatu konplexuen) egitura kimikoari eta loturei buruz egindako ikerketengatik. Egindako ikerketei buruz hainbat liburu idatzi ditu: Boron Hydrides, (1963, Boro hidridoak), Nuclear Magnetic Resonance Studies of Boron and Related Compounds (1969, Boroaren eta boroarekin erlazionatutako konposatuen erresonantzia magnetiko nuklearrari buruzko ikerlanak).