Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lhote, Henri

Frantses etnologo eta esploratzailea (Paris, 1903 - Saint-Aignan, 1991). Ipar Afrikako eta Afrika beltzeko hainbat eskualdetan ibili zen ikerkuntza lanetan. Hoggar eta Tassili eskualdeetan egin zituen azterketa etnologiko, antropologiko eta arkeologikoengatik izan da bereziki ezaguna. Tuareg herriari buruzko hainbat ikerlan egin zituen, eta Tassilin labar pintura garrantzitsuak aurkitu zituen. Lanik aipagarrienak dira: Les Touareg du Hoggar (1944, Hoggar-eko tuaregak) eta À la découverte des fresques du Tassili (1958, Tassiliko freskoen bila).