Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lewis, William Arthur

Britainiar ekonomialaria (Santa Lucia, Antillak, 1915 - 1991). Londresen egin zituen ekonomia ikasketak. Hirugarren Munduko ekonomia hazkundearen plangintzaz idatzi zuen batez ere. Princeton-go unibertsitateko irakasle da 1963az geroztik. Obra nagusiak: The Principles of Economic Planning (1949, Ekonomia plangintzaren hatsapenak), The Theory of Economic Growth (1955, Ekonomia hazkundearen teoria), Development Planning (1966, Garapenaren plangintza), Tropical Development 1880-1913 (1971, Ekonomia garapena herri tropikaletan, 1880-1913) eta Growth and Fluctuations 1870-1913 (1978, Hazkundea eta gorabeherak). Ekonomiako Nobel saria jaso zuen 1979an T. Schultz-ekin batera.