Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lewis, Gilbert Newton

Estatu Batuetako kimikaria (Weymouth, Massachusetts, 1875 - Berkeley, 1946). Kimikako irakasle izan zen zenbait eskola eta unibertsitatetan (Harvard, Massachusetts...) eta Berkeley-ko unibertsitateko kimika saileko erretorea izan zen. Haren lanetan ondorio garrantzitsuenak azido eta baseen elektroi bikoteen teoriak izan ziren, koordinazio kimikaren oinarria izan zenak. Lotura kimiko kobalenteari buruzko haren ideiek eragin handia izan dute kimikan. XX. mendeko kimikaririk ospetsuenetakoa da. Termodinamika alorrean ere ospe handia lortu zuen; horren lekuko da Merle Randall-ekin batera 1923an idatzi zuen liburua.