Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lester, Richard

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Filadelfia, 1932). Musikan eta telebistan trebaturik, Europan hasi zen zinemagintzan, umorea eta musika lotuz. Beatles taldearekin eginiko bi filmek, A hard Day’s Night (Nolako gaua egun hartakoa, 1964) eta Help! (Laguntza!, 1965) arrakasta handia lortu zuten. Aipagarria da A Funny Thing Happened on the Way to the Forum (Lau mutil haizean edo Golfus Erromakoa, 1967). Gorabehera handiko zuzendaria da; bere lanik ezagunenak Superman saileko bigarren (1981) eta hirugarren (1983) filmak dira.