Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lertxundi Baztarrika, Juan Manuel

Gipuzkoar idazlea (Tolosa, ? - Tolosa, 1925). Eskolapioa. Haurrentzako irakurgaiak egiten nabarmendu zen batez ere. Euskal Esnalea aldizkarian hasi zen idazten. Obra nagusiak: Polli ta Pello bi euskaldun bikain da zintzoen kondaira (1910), Oyalde-basoko Maitagarriya (ipuina, 1912), Euskal-Iztiya (gramatika elebiduna, 1913) eta Gauzen ikaskizunak umientzako (1925).