Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leonhardt, Gustav

Herbehereetako klabezin eta organista eta orkestra zuzendaria (Graveland, 1928). Basileako Schola Cantorum-eko ikasle izan zen, eta organoa eta klabezina Eduard Müller-ekin ikasi zituen. 1950. urtetik aurrera mundu osoan zehar bidaiatzen hasi zen. Vienako Musika Akademiako irakasle izan zen 1952-1955 bitartean eta Amsterdam-eko Kontserbatoriokoa 1953. urtetik aurrera. Bachen musikan espezialista da, eta antzinako musikako estilo guztiak landu ditu, bereziki musika barrokoa. Bachen papera egin zuen Jean-Marie Straub-en Anna Magdalena Bach-en kronika (1967) filmean. Bachen fuga arteari buruzko ikerketa bat argitaratu du (1952), eta Sweelincken teklaturako lanaren edizio berri bat. Leohardt Consort taldaren sortzailea da.