Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leoncavallo, Ruggiero

Italiar musikagilea eta libreto egilea (Napoli, 1858 - Montecatini, Toskana, 1919). Napoliko kontserbatorioan ikasi zuen. Wagner-en miresle sutsua zenez, musikagile lanetan hasi nahi izan zuen obra handi bat eginez, I Medici izeneko trilogiarekin. Baina hain handinahia ez zen beste obra xumeago batekin lortu zuen arrakasta: I Pagliacci (1892), gaur egun ezagun den bakarra. Ondoren Chatterton (1896) idatzi zuen, eta Venezian aurkeztu zuen bere La Bohème, Puccinirena baino urtebete geroago. Baina ez zuen arrakasta handirik lortu. Operetak ere idatzi zituen, baina ez zuen jende gehiegi erakarri. Edipo Re (1920) izan zen idatzi zuen azken opera.