Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leizaola Azpiazu, Joseba Andoni

Gipuzkoar politikaria, EAJkoa (Donostia, 1931). Caracasko Eusko Gaztediko lehendakaria eta Euskal Etxeko batzordeko bozeramalea izan zen. EAJren barruan eta Gipuzkoako erakundeetan izan dituen karguez gain, Eusko Legebiltzarreko kide izan da 1980tik 2001 arte, baita Legebiltzarreko lehendakari ere 1991tik 1998 arte. 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere legebiltzarkide aukeratu zuten, baina legegintzaldi hori amaitutakoan politikagintza uztea erabaki zuen.