Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lefebvre, Georges

Frantses historiagilea (Lille, 1874 - Boulogne-Billancourt, 1959). Clermont, Estrasburgo eta Parisko unibertsitateetako irakasle izan zen Les Paysans du Nord pendant la Révolution française tesia eta bere lan aipagarriena argitaratu ondoren. Frantziako Iraultza garaiko gizarte egitura eta ekonomia aztertu zituen bere gainerako obretan: Napoléon (1935) eta Quatrevingt-neuf (1939).