Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lecluse, Fleury

«Lor. Urhersigarria» Euskalari frantsesa (Paris, 1774 - Auteuil, Paristik hurbil, 1845). Greziako literaturan katedraduna zen, Okzitaniako Tolosan, eta dekanoa letretako sailean. Euskarari buruzko obrak idatzi zituen. Lecluserenak dira, besteak beste, 1826an argitaratu ziren Dissertation sur la langue basque, Grammaire Basque eta Manuel de la Langue basque obrak. Azken liburu hori zela eta, 1828an Juan Jose Mogelek argitaratu zuen Fr. Bartolome Santa Teresak idatzitako liburuxka bat Plauto Bascongado izenburupean, besteak beste, Lecluseren euskarari buruzko aburu batzuei kontra eginez. Urte berean erantzun zion Leclusek Plauto polígloto, seguido de una respuesta a la Impugnación del Manual de la lengua basca liburuxkaren bidez. Eztabaida horretan J.I. Iztuetak ere parte hartu zuen Lecluseren alde. Bestalde, euskalari frantsesak gutun bidezko harremanak izan zituen, Iztuetarekin ez ezik, Juan Mateo Zabalarekin ere.