Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leclerc de Hautecloque, Philippe

Frantses mariskala (Belloy-Saint-Léonard, 1902 - Colomb-Béchar-tik hurbil, 1947). Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek preso hartu zuten baina ihes egitea lortu zuen. Ihes egin ondoren De Gaulle jeneralarekin bat egin zuen. Afrikako Ekuatore frantseseko osteen buruzagia izan zen; Frantziaren askapenean eta Normandiako lehorreratzean parte hartu zuen.