Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leclanché, Georges

Frantses kimikaria (Paris, 1839 – Paris, 1882), 1877an pila elektriko bat asmatu zuena.  v  Leclanché–ren pila. Pila lehorra, zinkezko anodoa, manganeso dioxidoz inguratutako karbono edo grafitozko katodoa eta, elektrolito gisa, kloruro amonikoa dituena. Pila hauek ahikorrak dira, eta gaur egun flashetarako erabiltzen dira, batez ere, edo volt gutxi behar duten antzeko tresnetarako.