Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

latz belar

iz. Bot. Errubiazeoen familiako belar landarea, 15-30 cm luzea, pagadietan eta oro har hosto galkorra duten zuhaitz-basoetan hazten dena (Asperula odorata). Zurtoin zuzena eta lau ertzekoa izaten du, hostoak berriz lantza egiturako luzexkak eta zurtoinaren inguruan seinaka, zazpinaka, zortzinaka edo bederatzinaka antolatuak. Lorea txiki zurixka izaten du. Duen lurrin berezi eta iraunkorragatik arropei usaina emateko erabili izan da.