Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

latxaski

iz. Bot. Arrosaren familiako belar landarea, zain laburra eta zurtoin zuzen iletsua duena, 30-80 cm luzea (Agrimonia eupatoria). Hosto elkartua du, 3-5 gingil horztunez eratua, eta kolorez berde iluna. Zurtoinaren oinean eta haren inguruan izaten ditu horiek. Lore hori txikiak ditu, bost hostokoak, zurtoinaren erditik gora eta haren inguruan kokatuak. Europa guztian hazten da, baso ertzetan, belardietan eta larre tokietan batez ere. Latxaskiaren hostoak eta zurtoina giltzurrunetako harriak botarazteko eta ebakiak sendatzeko erabiltzen da herri sendagintzan.