Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Latynina o Diriy, Larissa

Sobietar gimnasta (1934). Hasieran balleterako zaletasuna izan zuen, eta 1950eko hamarkadan ohikoa bazen ere, gaur egungo ikuspegiaren arabera nahiko berandu hasi zen gimnasiaren munduan: 19 urte zituela talde sobietarreko partaide izan zen. 1956an Melbournen debutatu zuen Olinpiar Jokoetan, eta lau urrezko domina eskuratu zituen. Ordurako bazuen seme bat. 1960an Erromako Olinpiar Jokoetako garaile nagusia izan zen, hiru seme-alaba zituelarik. 1964an ez zuen erabateko garaipenik lortu Tokioko Olinpiar Jokoetan eta utzi egin zituen gimnasia lehiaketak, Olinpiar Jokoetan inork baino domina gehiago irabazi ondoren; guztira hemezortzi: 9 urrezko, 5 zilarrezko eta 4 brontzezko. Gimnasia lehiaketak utzi eta gero, SESBeko taldea zuzentzen hasi zen, eta harrezkero SESBek erabateko nagusitasuna du emakumezkoen gimnasian.