Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laserna Nieva, Blas de

Nafar musikagilea (Corella, 1751. urtean bataiatua - Madril, 1816). 1776. urtetik aurrera Madrilgo antzerki talde batean lan egin zuen. Bere garaiko egilerik emankorrena izan zen. Bostehun «tonadilla» idatzi zituen, laurogei sainete, ehun eta berrogeita hamar musika lan komedietarako, opera bat, zarzuela bat, bakarrizketa bat eta bi tronparentzako kontzertu bat, besteak beste. Haren musika lanik ezagunena eta onenetakoa El majo y la italiana fingida da.