Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lascaux

Montignac-eko udalerrian dagoen leizea (Dordoinako departamendua, Frantzia). 1940. urtean aurkitu zuten eta historiaurreko pintura lan oso garrantzitsuak daude bertan. Zezenak, zaldiak, oreinak eta bisonteak ikus daitezke 30 metro luzera, 10 metro zabalera eta 7 metro garai den areto nagusian. Madalen aldikotzat hartu dira (K.a. 14000).